viernes, 8 de abril de 2022

Eskutartiek baikortasun berrituarekin irekitzen ditu ateak.

Udaberriko artisautza

Bilboko Areatza pasealekuak Udaberriko 11. Artisautza Azoka hartuko du apirilaren 18ra arte




• Arbaso Euskal Herriko Artisautza Sustatzeko Elkarteak antolatutako Eskutartie azokak 30 artisauren lana erakutsiko du. 
• Osagarri pertsonalek (bisuteria, bitxiak, kosmetika, esmalteak eta ehungintza) gero eta garrantzi handiagoa hartu dute artisau-sektorean, eta hala islatuko du Eskutartiek. 
 • Azoka Areatza pasealekuan dago, San Nikolas elizaren parean, eta aukera paregabea da artisauentzat, gehienek ez baitute jendeari saltzeko lokalik. 
• Azoka zabalik egongo da gaurtik apirilaren 18ra arte, bi egunak barne, goizez (11: 00etatik 14: 30era) eta arratsaldez (17: 00etatik 21: 00etara).

BILBO, 2022ko apirilaren 8a. Bilboko Areatza pasealekuan, San Nikolas elizaren parean dagoen gunean, Eskutartie, Udaberriko 11. Artisautza Azoka, egingo da gaurtik apirilaren 18ra arte. Azoka honek bisitariei aukera ematen die euskal artisauen eta Estatuko beste toki batzuetako artisauen arte eta teknika tradizionalen arabera landutako produktuak bertatik bertara ezagutzeko eta erosteko. Eskutartiek 30 artisau izango ditu, erdia baino gehiago bizkaitarrak. Horietatik % 50 Eskutartien izango dira lehen aldiz.

Amaia Arregi alkateorde eta Herritarren Segurtasunerako zinegotzi bilbotarrak erakusketa inauguratu du gaur eguerdian, Bernat Vidalekin batera, Arbaso Euskal Herriko Artisautza Sustatzeko Elkarteko presidentea eta azokaren antolatzailea. Horrela, Bilbora itzuliko da Aste Santuan, garai ezin hobea baita Euskal Herriko artisau produktuak bilbotarrei erakusteko, baina baita artisau lana Bizkaiko hiriburua bisitatzen duten milaka turistei hurbiltzeko ere.

Edizio honetan, osagarri pertsonalekin zerikusia duen guztiak (bisuteria, bitxiak, kosmetika edo ehungintza) protagonismoa hartuko du, larrua, su-esmalteak, zeramika, egurra, panpinagintza edo feltroa lantzen dituzten artisauez gain.

“Gure artisauek lantzen duten pieza bakoitza bakarra da, beraz, bakoitza errepikaezina da”, azaldu du Bernat Vidal Arbasoko presidenteak. Izan ere, gogoratu duenez, Eskuartie Bizkaiko artisautzaren sektoreko azokarik garrantzitsuenetako bat da, profesional gehienek ez baitute jendeari saltzeko lokalik, tailerrez harago. “Eskutartie bezalako azoka bat aukera paregabea da gure artisauentzat, gertutasunagatik eta kalitateagatik” adierazi du Vidalek.






Eskutartiek, aldi berean, Bilboko Udaberriko Azokan parte hartzen duten artisauak txandakatzen ditu urtez urte, horrek erakusten du Arbasok azoka biziberritzeko eta berritasunak ekartzeko asmoa duela. Artisauen jatorriari dagokionez, 17 bizkaitarrak dira, lau Arabakoak eta Gipuzkoakoak, eta gainerakoak Estatuko beste erkidego batzuetakoak, hala nola Gaztela eta Leon, Madril, Gaztela-Mantxa, Asturias, Katalunia eta Galizia.

Udaberriko azokak Bilboko Udalaren babesa du, eta hamaikagarren ediziora iritsi da, aurreko ekitaldiek, bai salmentei zein bisitariei dagokienez, izandako arrakastaren ostean.

Gainera, oraingo honetan, Eskutartie-rentzat erreserbatutako espazioa, 400 metro karratu ingurukoa, irekiagoa eta zabalagoa da distantziak eta segurtasuna mantendu ahal izateko covid-19aren ondorioz. 2 metroko zabalerako korridore estali bati esker, jendea eroso eta eguraldi txarretik babestuta sar daiteke artisauen postuetara.

Eskutartie hamaika egun egongo da zabalik, apirilaren batetik hamaikara, biak barne, goizez 11:00etatik 14:30era eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara.


EDICIÓN: Eskutartie - 11. Feria de la Primavera

FECHAS: Del 8 al 18 de abril.

HORARIO: Mañana de 11:00 a 14:30. Tarde de 17:00 a 21:00.

UBICACIÓN: Paseo del Arenal.

PUESTOS ARTESANOS: 30


POR TERRITORIOS Y COMUNIDADES: 
Araba             - 1
Asturias         - 1
Barcelona       - 1
Bizkaia          - 17
Burgos           - 1
Guipuzkoa     - 3
Guadalajara    - 1
Lugo              - 1
Madrid           - 2
Palencia         - 1
Toledo            - 1
 
POR SECTORES: 
Bisutería               - 3
Ceramica               - 3
Cosmética             - 3
Cuero y piel          - 4
Esmaltes al fuego  - 1
Fieltro                   - 1
Joyería                  - 4
Juguetería             - 2
Madera                 - 1
Textil                    - 6
Vidrio                    - 2

COLABORADORES: 
Ayuntamiento de Bilbao.
Onda vasca.
Radio Popular

DIFUSIÓN EN LA RED: 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hasta el año que viene, muchas gracias a todos y todas

Bueno, con mucha pena, llego la hora de la despedida, Eskutartie ha cerrado sus puertas y los artesanos están recogiendo los stands, ...